2013(e)ko apirilaren 26(a), ostirala

Ikastolako ortua

Gu, Eguzkibegi Ikastolako Agenda 21-kin konpromezua hartuta dugun ikasleak, auzolean ari diren bazkideen laguntzaz batera, gure ikastolan ortua egiten hasi gara. Alde batetik, konposta daukagu eginda, hau da, jantokian sortzen ditugun hondakin organikoak bildu eta guk eraiki dugun konpostontzian gordetzen dugu; denborarekin, hondakin horiek ongarri bihurtzen dira eta guk baratzeko lurrarekin nahasten dugu landareak osasuntsu hazteko.
Bestetik, duela hiru urte, gure inguruko hostoak bildu eta plastikoko poltsetan gorde genituen. Aurten, poltsa horiek zabaldu eta hostoak baratzerako ongarri aberatsa lurrarekin nahastuta aurkitu ditugu.
Gainera, gure ortuarekin lanean neguan hasi ginenez negutegi bat egin behar izan genuen landareak negua  bizirauteko.

show_image-1.jpg 

2012(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

KONPOSTA SORTU BIU SOLORAKO!

Aupa mozoloak!

Dakizuenez, asteotan jantokiko hondakinak batzen gabiltza KONPOSTA egiteko . Baina, ez edozelan! ...platano azalak, letxua zatiak, barazkiak eta holako gauzak baino ez.

Hondakinok, horbela, papera eta kartoiekaz modu egokian nahastata ( pentsa ojaldrezko pastela egiten zabiziela), aire apur bategaz eta hamaika bakterio eta onddoen kemenari esker, gure solorako sustratu ezin hobean bilakatuko dira. Horretarako ekoordezkaiek konpostagailu dotorea eraikiko dabe ( pintxata eta guztiz ).

Bitartean, Urretxu-Zumarragako ikastolakoek konposta zelan sortzen daben ikusi:

2009(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Hostoen Konposta

Dakizuenez, orain hilabete pare bat konposta egiteari ekin diogu. Horbela jaso eta sare moduko batean gordetzen da, pittinka pittinka deskonposatu eta konpostean bilaka dadin. Gauzak ondo joanez gero, datorren ikasturtean Haur Hezkuntzako jolastokian gure konpostaz hornituriko baratze dotorea izatea espero dugu.

Hona hemen gure DBH1.mailako ikasleak lanari ekiten.

dsc000071.JPG